Sakramentuak
Bataioa
Pastoral honek euren seme-alaben bataioa eskatzen duten FAMILIAK artatzen ditu.
Familiak euren erreferentziako parrokiara euren seme-alaben bataioa eskatzera hurbiltzen direnean, ibilbide bat planteatzen zaie euren pausu desberdinekin, Bataioaren Sakramentuaren zentzua eta kemena hobeto prestatzen eta ulertzen laguntzeko.
Lehen Jaunartzea
Lehenengo Jaunartzearen sakramentua katekesi prozesua amaitzean ospatzen da. Ospatzeko beharrezkoa da parrokia bakoitzeko katekesi prozesuan izena emanda egotea.
** Glutenarekiko intolerantzia baduzu, jakinarazi sakristian Eukaristia baino lehen. «Glutenik gabeko» formak ditugu.
Sendotza
Sendotzaren sakramentua jasotzeko, kristau heldutasunaren ikurra, gure Autonomia Indautxu Pastoral Barrutiko Fede-Zabalkunde eta Katekesia jarri zaitezke harremanetan. Hainbat talde egokitu daitezke zure beharretara.
Ez izan zalantzarik eta eman izena!
Ezkontza
Ezkontza da emakume bat eta gizon bat askatasunez elkartzeko konpromisoa, bizitza- eta maitasun-komunitate bat osatzeko.
Ezkontza Nazareteko Jesusen antzera mundua bikote bihurtzeko bokazioa da.
Ezkontza erabaki baduzue, pasa zuen erreferentziazko parrokiatik (bizi zareten parrokiatik). Eskaintzen dizuegun ibilbidearen, topaketen egutegiaren eta izen-ematearen berri emango dizuegu, bai eta ezkontza-espedientea egiteko beharrezko dokumentazioa ere.
Zuen ezkontza UPAIko tenpluetako batean egitea nahi baduzue, jarri harremanetan idazkaritzekin.
Adiskidetzea
Penitentziaren, Adiskidetzearen edo Aitortzaren sakramentua, Jesukristok sortutako sakramentua da. Horri esker, bataiatu ondoren egindako bekatu guztiak barkatzen dira, Jainkoak berak barkatzen ditu apaizaren bidez, sinesleari bihurtzearen, purifikazioaren eta bizitza pozgarriaren aukera berri bat eskaintzeko.
Ikasturtean zehar hainbat penitentzia komunitario egiten dira Pastoral Barrutian. Abendu eta Garizumako elkartasunezko adiskidetzearen ospakizunez gain, sakramentua jasotzeko asteroko ordutegiak daude.
Gaixoen oliadura
Osasun Pastoraltzako taldeak gaixoei eta adinekoei laguntzen die. Euren ekintzen artean, gaixoen etxera jaunartzea eramaten dute eta gaixoen oliadura ospatzen dute eskatzen zaienean. Pastoral Barrutiko parrokietan eska daiteke.
Gainera, Pastoral Barrutian era komunitarioan ospatzen da Gaixoen Oliadura.
GURE ESKAINTZA
Gure Pastoral Barrutian bila zabiltzan guztia aurki dezakezu.
Taldeak
Ezagutu Autonomia Indautxu Pastoral Barrutiko taldeak trebatzeko, hausnartzeko, otoitz egiteko eta fedean hazteko.
EKONOMIA
Gure elkartearekin bat
ERANTZUNKIDETASUNA.
DOHAINTZAK ETA HARPIDETZAK.
DENBORA.
